embellecedor Compañia Nacional de Danza de España. Director Artístico: Hervé Palito. enlace a biografía de Hervé Palito enlace al ministerio de cultura
 Nacho Duato
Nacho Duato

 
ZERRENDA
embellecedor

enlace a Nacho Duato's  Facebook
Valentzian jaio zen. Bere prestakuntza profesionala Londresko Rambert School-en abiatu zuen; gero Bruselan jarraitu zuen ikasten, Maurice Béjart-en Mudra School-en, eta prestakuntza aldia amaitzeko New Yorkera jo zuen, The Alin Ailey American Dance Centre-ra hain zuzen.
1980an Nacho Duatok bere lehenbiziko kontratu profesionala sinatu zuen Stockholmeko Cullberg Ballet-ekin, eta handik urtebetera, Jirí Kylián-en eskutik, Nederlands Dans Theater-en sartu zuen; gero konpainiaren Koreografo Egonkor izendatu zuten, Hans van Manen eta Jirí Kylián-ekin batera, 1988an. Dantzari gisa lortutako arrakastek VSCD Gouden Dansprijs (Dantzaren Urrezko Saria) eman zioten 1987an. Egin zuen lehen koreografiak, Jardí Tancat (1983) izenekoa eta Maria del Mar Bonet-en musika duena bera, lehen saria irabazi zuen Koloniako Internationaler Choreographischer Wettbewerb-en (Nazioarteko Koreografia Lehiaketa). Duatoren baletak mundu osoko konpainia ospetsuenen errepertorioan daude, tartean baitira honako konpainiak: Cullberg Ballet, Nederlands Dans Theater, Les Grands Ballets Canadiens, Berlingo Operaren Baleta, Australian Ballet, Stuttgart Ballet,Gulbenkian Ballet, Finnish Opera Ballet, San Francisco Ballet, Royal Ballet eta American Ballet Theatre.

1995ean jaso zuen Frantziaren Espainiako Enbaxadak ematen duen Arte eta Letren Ordenako Zaldun maila. 1998an, Ministro Kontseiluak Arte Ederretako Merituaren Urrezko Dominaz saritu zuen. 2000ko apirilean, Stuttgart-eko Operan, koreografiaren arloan nazioartean dagoen saririk ospetsuenetako bat jaso zuen, International Dance Association-ek ematen duen Benois dela Danse Saria, beronen IX. edizioan, Multiplicidad. Formas de Silencio y Vacíolanagatik (1999). 2003ko Dantza Sari Nazionala izan zen, Sorkuntza modalitatean. 1990eko ekainaz geroztik, Espainiako Kultura Ministerioaren Arte Eszeniko eta Musikaren Institutu Nazionalak gonbidaturik, Nacho Duato Dantza Konpainia Nazionalaren arte zuzendari gisa ari da.

embellecedor